Esku
hartzeko eremuak

Egoera oso berezietan bizi diren eta premia zehatz batzuk dituzten pertsonak hartzen ditugu ardatz, egoera horiek pertsonen orainean eragina izan, eta etorkizuna baldintzatzen baitute. Gure esku hartzearen helburua da estrategia eta jardun pertsonalizatuak osatzea, hobekuntza lortzeko beharrezkoa den aldaketa bideratuko dutenak.

Horregatik, Euskadiko Birgizarteratze Institutuan esku hartzearen bi ildo handien bueltan egiten dugu lan:

Zerbitzu publikoa

Bereziki espezializatuta dauden eta era batean zein bestean dinamika kaltegarri eta antisozialen eraginpekoak diren, eta, beraz, ekintza eta gaitasun espezifikoak behar dituzten populazio oso zehatzentzako zerbitzu espezifikoen kudeaketaren bitartez.

Laguntza eta arreta

Bizipen desegokiak dituzten edo babes zein orientazio bila dabiltzan pertsona indibidualei laguntza eta arreta, nola bizitza pertsonalean, hala profesionalean: laguntza psikologikoa, orientazio terapeutikoa, gainbegiratze profesionala, trebetasun eta gaitasunetako trebakuntza…

Izendatzaile komuna espezializazioa da, bai eta lantzen diren gaiei buruzko ezagutza handia ere, biak ere etengabeko ikerketa, garapen eta berrikuntzaren eta agertoki bakoitzerako ad-hoc sortutako metodologia propioak praktikan jartzearen ondorio zuzena.