Justiziarekin
Lankidetzan

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ)

IRSE-EBIk Atxilotuari Laguntza eta Gizarte Orientazioa emateko Zerbitzua (ALOZ) kudeatu du, 1987. urtean sortu zenez gero. Hala, pertsona inputatuari buruzko informazioa (pertsonala, familiari buruzkoa zein soziala) eman die zigor arloko jurisdikzioaren organo judizialei, erabakiak hartzeko prozesua errazte aldera. Erakunde honek, halaber, 1991. urtean sortutako Birgizarteratzen Laguntzeko Zerbitzua (BLZ) kudeatu du, eta zigorrak gauzatzeaz arduratzen diren zigor arloko organo judizialekin lankidetzan aritu da.

2012ko ekainaren 15ean, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak beste kontratu bat sinatu zuen IRSE-EBIrekin, zerbitzu bakar bat osatzeko: Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ). Helburu nagusia da, hain zuzen, honako hauek egiazki betetzen direla zaintzea: gizartearentzako lanak egiteko zigorrak, askatasunaz gabetzeko zigorrak gauzatzearen galarazpenak, horien ordezkapenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi eta Auzitegiek ezarritako segurtasun neurriak.

ZKEZek, zigortutako pertsonan oinarritutako asistentzia integral baten bitartez, ekintzen ondorioengatiko erantzukizunak onartzea sustatzen du, biktimari edo komunitateari eragindako kaltea zuzenean konpontzen laguntzen du, eta zigorrak zein segurtasun neurriak ezartzeak dakarren birgizarteratze eta berreziketa helburua egonkortzen du. Azken batean, komunitatearen eta zigortuaren beraren onura lortzeko mekanismoak antolatzea du xede.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak gauzatuko du genero indarkeriarekin zerikusia duten delituengatik zigortutakoak birgaitzeko programa, baldin eta zigorra eten edo aldatu bazaio, eta betiere, prestakuntza edo berreziketa programetan parte hartzeko baldintzarekin. Gakoa izena dute, eta ezinbestekoa dute metodologia eklektiko bat erabiltzea, parte hartzaileen hezkuntza, ezagutza, emozio eta jarrera osagaiei erantzungo diena.

* Zerbitzu honek egoitzak ditu Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko justizia jauregietan, eta EAEko gainerako barruti judizialetara ere zabaltzen du bere jarduna.
Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Atalaren baitan dago erregistratuta.

Delituen Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)

1991. urteko urriaz gero arduratu da zerbitzu honen kudeaketaz, eta bere abiaburuko ideia da ez dagoela biktimarik, oro har esanda, pertsonak direla biktima: delitu bat gauzatzearen ondorio psikologikoak, fisikoak, ekonomikoak edota sozialak zuzenean zein zeharka jasan dituzten pertsonak. Horregatik, indibidualizazioa eta malgutasuna dira horien arazora hurbiltzeko printzipioetako batzuk. Ikuspegi horretatik, ez dute zertan elkarren aurka egon salatuen zein salatzaileen eskubideak, edota arau hausleen zein biktimenak; izan ere, ez dute halabeharrez gatazkan egon behar. BLZren kudeaketari buruz dauden gaiei heltzeko, nazioko zein nazioarteko indarreko araudiari ez ezik, biktimologiari ere erreparatzen dio IRSEk. Alde batetik, ulertzen da biktimizazioa pertsonaren ezaugarri guztiei eragiten dien egoera dela, eta, bestetik, ezin dela identitate ezaugarri bihurtu, kronifikatuz eta eragindako kalteak betikotuz (kalte sozialak, ekonomikoak, fisikoak, psikologikoak, etab.).

* Zerbitzu honek egoitzak ditu Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko justizia jauregietan, eta EAEko gainerako barruti judizialetara ere zabaltzen du bere jarduna.
Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Atalaren baitan dago erregistratuta.

Justizia Konponarazlearen Zerbitzua

Zigor arloan, Justizia Konponarazlea modalitate bat da, zeinean hirugarren pertsona bitartekari baten esku hartze judiziala eragin duen lege hauste penal baten gaineko interbentzioa gertatzen baita. Horrenbestez, prozesu konpontzaileen egitekoa litzateke arau hauslearen eta delituaren biktimaren arteko delitu aurreko egoera konpontzea. Zigor prozeduraren baitan prozesu konpontzaileek dauzkaten abantailak, hots, Justizia Konpontzaileak zigor justiziaren eredu tradizionalari bertute interesgarriak ekartzea eragiten duten abantailak, gure aburuz, biktimarekin eta arau hauslearekin zerikusia dutenak dira, bai eta gizartearekin eta zigor sistema gizatiartzearekin zerikusia dutenak ere.

IRSE-EBIn uste dugu Epai Barneko Justizia Konpontzailea ez dela Zigor Justizia Formalaren sistema alternatibo bat, baizik eta Justizia Administrazioari zerbitzu publikoaren kalitate handiagoa emateko sistema. Proposatzen dugun Justizia Konponarazlearen Zerbitzuak justizia sistema hurbilagoko bat sustatzen lagunduko du, herritarrei modu aktiboan entzungo diena, eta horrenbestez, kalitate handiagoa izango duena. Justizia Konponarazlearen prozesu batean dabiltzan pertsona gehienek adierazi dute, aurrenekoz, beren eskariak entzun eta aditu dituztela sentitu dutela, eta eragile juridikoek adierazi dute askoz ere motibazio eta gogobetetze pertsonal handiagoarekin gauzatzen dutela beren zeregin profesionala.

* Zerbitzu honek egoitzak ditu Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko justizia jauregietan, eta EAEko gainerako barruti judizialetara ere zabaltzen du bere jarduna.
Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia Atalaren baitan dago erregistratuta.