Gizarteratzea

Eguneko programa: gizartean baztertuta bizi diren gazteak BEINKEn (Bilbo)

BEINKE eguneko programa eguneko zentro bat da, bi sexuetako 18-25 urte arteko populazioari zuzendutakoa. Zentro honetan hainbat gai lantzen dituzte; besteak beste, honako hauek: portaera eta emozioak autoerregulatzeko arazoak, substantzia toxikoen kontsumoa, laguntza harremanen etena eta erresistentzia, bizitzeko trebetasun gabezia, lan aukerarik eza, prestakuntza ibilbide eskasa, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak… Eta horri guztiari gehitu behar zaio nerabezaro berantiarraren bilakaera unea dugula, ezaugarri horiek larritasun handiagoz adierazten dituena.

Inguruneari eusteko zailtasunetatik eratorritako osasun mental endogenoarekin lotutako arazoak ugaltzen ari dira, eta, beraz, ezinbestekoak dira euste funtzioa duten gailuak, esku hartzeko eremuak txertatuko dituztenak; esaterako, familiakoa, laguntzazkoa edo ingurune irekian egindako esku hartzea. Zerbitzuak sei hilabeteko esku hartzea aurreikusten du, luzatzeko modua edo baliatu beharreko intentsitate maila aldatzeko modua aztertzeko aukerarekin.

Egoitza programa: BEINKETXE

BEINKETXE baliabidea gazte jendea gizarteratzeko eta haien bazterketa prebenitzeko laguntza ematen duen etxebizitza bat da, eta, horrenbestez, ostatu zerbitzua ematen du, intentsitate handiko laguntzekin, erabiltzaileen autonomia pertsonalari eusteko helburuarekin. Era horretan, pertsona horien garapen pertsonala indartuko da, bai eta horien trebetasun gaitasunak eta esperientziak ere, eta familia eta gizarte laguntzarako sareen ahalegina indartuko da, beharrezkoak diren baliabideetarako sarbidea emanez.

Lan prestakuntzarako programa: BEINKELAN

Gailuan BEINKELAN ikaskuntza programa abiarazteko helburua ere mahai gaineratu da, zerbitzuaren erabiltzaileen prestakuntza eta lan gabeziak antolatu, planifikatu, kudeatu eta horiei erantzuna emateko helburuarekin. Bereziki praktikoa den metodologia dauka, lan merkatuan txertatzeari begira dagoena, eta ikaskuntzaren esparruan praktika profesionalak egiteko aukera ematen duena. Populazio horretan esku hartuz, onartzen dugu Beinkelanek aukera berdintasunaren printzipioa aplikatzen diela gazteei, gizarteratu eta laneratu daitezen, eta kolektibo horren baitan, emakumeei ematen diela lehentasuna, gizartean duten zaurgarritasun berezia dela tarteko.

* Programa eta zerbitzu horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Inklusio Zuzendaritzaren baitan daude erregistratuta.