Gizarte eta hezkuntza
Arloko esku hartzea

Gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Otxarkoaga eta Zorrotzako (Bilbo) lantaldea

Gizarte eta Hezkuntza Arloan eta Komunitatean Esku Hartzeko Programa (PISECO) Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitateko baliabide tekniko eta giza baliabideetako bat da, haurren babesarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik identifikatutako bestelako premia batzuekin lotutako udal konpetentziak garatzeko baliagarria. Horrenbestez, erantzukizun publikoko zerbitzua da, eta nahiz eta hornidura pribatua izan, Udaleko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitatearen eta Gizarte Ekintza Sailaren kudeaketaren zein gainbegiratze lanaren araberakoa da. Lehen arretako programa bat da, eta ikuspegi integraletik gauzatzen da, lurralde eremu espezifiko batean, nola atxikitako eremuko populazioaren premietara, hala udal mailako Oinarrizko Gizarte Ekintzaren antolamendura egokituz.

* ABEE gisa Agintzari SKrekin kudeatuak. Otxarkoaga-Txurdinagako, Santutxu-Boluetako, Zorrotzako eta Basurtu-Altamirako Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitateetan ditu egoitzak.

Gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Arrigorriagako lantaldea

Hezkuntza Arloko Prebentziozko Esku Hartze eta Bitartekaritza Programa, hain zuzen, Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Unitateko baliabide tekniko eta giza baliabideetako bat da, haurren babesarekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik identifikatutako bestelako premia batzuekin lotutako udal konpetentziak garatzeko baliagarria. Helburua da, zehazki, 0-21 urte arteko pertsonen eta euren familien gabeziei gizarte eta familia ingurunean zein bizi diren komunitatean prestazioak eskaintzea, prebentzioari, hezkuntzari eta bitartekaritzari dagokienez. Eta, era berean, ekintzen zein jardueren bidez, horien ongizatea sustatzea, erabateko garapen pertsonala lor dezaten. Azkenik, baita irtenbide egokiak emanez, egoera konpontzea ere.

* Zerbitzu hau Arrigorriagako (Bizkaia) Udaleko Gizarte Zerbitzuen baitakoa da.