Gazte
Justizia

Aramaioko (Araba) Txema Finez heziketa zentroa

Txema Finez heziketa zentroa egoitza zerbitzu iraunkorra da, Euskal Autonomia Erkidegoan adingabeei ezarritako neurri judizialak betetzeko baliabide sarearen baitakoa, eta Eusko Jaurlaritzako Gazte Justizia Sailari dagokio. Eguneko 24 orduetan ematen du arreta, urteko egun guztietan, eta Aramaion (Araba) dago kokatuta.

Donostiako (Gipuzkoa) Prim Bizikidetza Unitatea / Gasteizko Bremen Bizikidetza Unitatea

Egoitza baliabide horretaz gainera, kanpoko bi bizikidetza unitate ditugu: bata Donostian, Prim kalean, eta bestea Gasteizen, Bremen kalean. Bi bizikidetza unitate horiek III. mailakoak dira; alegia, komunitate integraziokoak. Horiei esker, bertan bizi diren gazteek, barneratze neurriak betez, komunitateko sarearen baliabideak erabiltzeko aukera izango dute, euren heziketa prozesuak hala eskatzen dienean.