Misioa
eta helburuak

IRSE-EBI institutuaren misioa arazo judizialak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzea da (prozesu judizialetan sartuta dauden eta zeinahi eratako delituen biktimak diren adindun edo adingabeak).

Gure helburu nagusia da, hain justu, kolektibo horiek guztiek dituzten giza arazoak eta arazo sozialak komunitate osoari ezagutaraztea, instantzia publiko zein pribatu guztien aurrean haien eskubideak aldarrikatuz.

Eta hauek dira gure helburu zehatzak:

  • Ingurune irekietan delinkuentziaren prebentzioa eta tratamendua.
  • Baztertuta dauden edo gizartean baztertuta bizitzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea.
  • Edozein eratako delituen biktima izan diren pertsonei laguntza ematea.
  • Adingabeen zein horien jagoletzaz eta zaintzaz arduratzen direnen arretara, laguntzara eta hezkuntzara bideratutako programak eta proiektuak gauzatzea.
  • Ekimen kliniko bat eta helduen esku hartze terapeutikoa gauzatzen duten programak eta ereduak garatzea.
  • Esku hartze, laguntza eta tratamendu terapeutiko pertsonalizatuko mekanismoak ahalbidetzen dituzten metodoak eta programak sustatzea eta garatzea, ikuspegi indibidual zein taldekako batekin.
  • Gatazkak konpontzeko bitartekaritza eta bestelako sistema baketsu batzuk sustatzea, informatzea eta zabaltzea, gizarteko eztabaidak konpontzeko prozesu egoki gisa.
  • Profesionalen arteko zientzia trukea bultzatzea.
  • Hurbiltzen diren pertsona eta erakunde publiko zein pribatu guztiak orientatu, prestatu eta gainbegiratzea.
  • Jarduera zientifiko, hezkuntzazko, ikerketako, teknologiko, kultural eta garapenerako lankidetzakoak sustatzea eta gauzatzea.