IRSE-EBI aprueba un Código Ético que será la base de todas sus actividades

IRSE-EBIk bere Estatutuetan dituen printzipioetako bat da arreta pertsonalizatua, profesionalizatua eta kalitatekoa ematea; beraz, ematen dituen zerbitzuak gero eta eraginkortasun eta efizientzia handiagoz kudeatzeko antolaketa eredu egokia edukitzeaz gain, beharrezkotzat jotzen du bere jardueraren azpian betidanik egon diren printzipio eta balioak dokumentu batean jasotzea eta dokumentu hori Zuzendaritzari, plantillari eta tarteko agenteei helaraztea.

IRSE-EBI erakundearentzat, Kode Etiko bat da erakundearen ezaugarri diren helburuekin koherente izanda jarduteko eta jokatzeko gida bat borondatez adierazteko modu bat.

Elkartearen Batzarrean onartuta, IRSE-EBIren web gunean dago eskuragai, euskaraz eta gazteleraz. Horrez gain, Elkarteak kudeatzen dituen zerbitzuetara inprimatuta bidaliko da, Elkartearen erabiltzaileek eta langileek eskura eduki dezaten. Gainera, kontratu bidez, praktikak egiten edo boluntario Elkartean lanean dauden pertsonei ere aurkeztuko zaie beti Kode Etikoa, hasieran ematen zaizkien prestakuntza saioetan.

Kode Etikoa derrigor bete beharko da eta hala adieraziko da berariaz kontratatutako pertsonen lan kontratuan, kontratuari atxikitako dokumentu batean.

Espero da Elkartean sartzen diren pertsona guztiak Kode Etiko honekin ohitzea eta Kodearen printzipioak eta balioak aplikatzea beren zereginetan. Elkartean sartzen den edota bertan lan egiten duen edonork planteatu diezazkioke Etika Batzordeari Kode Etiko honek sortarazten dizkion zalantzak, iradokizunak edo galderak. Zuzendaritza taldeko kide batek, juntako beste batek eta bazkideen batzarrak aukeratutako langile batek osatuko dute Etika Batzordea.

IRSE-EBI tiene entre sus principios estatutarios la atención personalizada, profesionalizada y de calidad, por lo que además de dotarse de un modelo organizativo y adecuado para una gestión cada vez más eficaz y eficiente de los servicios que presta, considera necesario formalizar un documento que recoja los principios y valores más relevantes que inspiran desde siempre su actividad y difundirlo a la Directiva, la plantilla y agentes intermediarios.

Para el IRSE-EBI, un Código Ético es la expresión voluntaria de una guía de conducta y de coherencia práctica con los objetivos que le identifican .

Aprobado en la Asamblea de la asociación, dicho código ético se encuentra disponible, en castellano y en euskera, en la página web de IRSE-EBI. Además se enviará en formato impreso a los diferentes servicios gestionados por la Asociación para que se encuentre a disposición, tanto de personas usuarias como de los trabajadores y trabajadoras de la Asociación. Además, el Código Ético se presentará, siempre, en las sesiones de formación inicial a todas las personas que trabajan para la Asociación, bien sean contratadas, en prácticas o voluntariado.

La obligación de su cumplimiento será recogida expresamente en los contratos de trabajo del personal contratado y será añadido como documento anexo.

Se espera que todas las personas que integran esta Asociación se familiaricen con este Código Ético y apliquen sus principios y valores en el ejercicio de sus funciones. Cualquier persona que integra y/o trabaja en la Asociación puede plantear dudas, sugerencias o consultas que le genere este Código Ético al Comité de Ética, que estará compuesto por una persona miembro del equipo directivo, otra de la junta y una persona trabajadora elegida por la asamblea de socios.