IRSE-EBIko Euskara Batzordeak antolatutako 2021eko ginkana BETI PENETAN taldeak irabazi du. Guztira, 7 taldek parte hartu dute, txapelketa osoan zehar jorratutako frogak gaindutz joanda eta haietan onena Barkaldoko eta Bilboko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuko taldea izan da.


Berrikuntzak Euskara Txokoan

Euskararen erabilera sustatzeko lanean jarraitzen du IRSE-EBIk, kasu honetan Euskara Txokoan dagoen materiala eguneratzen. Bertan, jolas berriak, entretenimendurako baliabideak eta euskara praktikatzeko materiala gehitu da, honela bertoko langileek euren hizkuntza-trebetasunak hobetu ahal izateko eta, ondorioz, euskerazko zerbitzu hobea eman ahal izateko erabiltzaileei.