Masterraren 4. edizioaren aurkezpena

2 Urria, 2025

Joan den irailaren 25ean, Arriskuan dauden Nerabe eta Gazteekin Gizarte- eta Hezkuntza-arloan Esku Hartzeari eta Gizarte Gatazkari buruzko Masterraren 4. edizioa irekitzeko ekitaldia egin zen Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Ekitaldiaren buru Joserra Díez Fakultateko dekanoa eta Amaia Eiguren Masterreko koordinatzailea izan ziren, BFAko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saila erakunde laguntzaile gisa izateaz gain, Nacho Rodriguez lankidetza-zuzendaria eta Oscar Seco Gizarteratze zuzendaria ere izan ziren. Irakasleak, hezitzaileak, sareko langileak eta Masterraren edizio honetan sartuko diren ikasleak izango ditugu. @bhf_feb @Bizkaia @IRSE_EBI