Gure Esku-hartze Arloak

Erantzukizun publikoko zerbitzuak garatzen, kudeatzen eta inplementatzen ditugu testuinguru soziosanitario, psikologiko eta juridikoetan, eta zaurgarritasun-, babesgabetasun- edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei eta haien familiei laguntzeko, tratatzeko eta gizarteratzeko zerbitzuak.

Zigorrak eta neurriakkomunitatean kudeatzea, ikuspegi integratzaile horretatik.

Epaitegiek eta auzitegiek ezarritako zigorretan eta neurrietan esku-hartze psikosoziala bultzatzea (gizartearentzat lan egiteko zigorrak, TBC, askatasunaz gabetzeko zigorren betearazpena etetea eta segurtasun-neurriak).

Justizia Leheneratzailea epaitegietara eta auzitegietara iristen diren gatazkak konpontzeko bide judizialaren metodo osagarri gisa.

Biktimei laguntzea zigor-sistemarekin duten harremanean, «biktimaren estatutua prozesu penalean» betetzen dela egiaztatuz.


Arrisku-egoeren detekzio goiztiarra eta prebentzioa

Haur eta nerabeentzako zuzeneko arreta.

Adingabeen ongizatea eta garapen pertsonal osoa sustatzea.

Familia sustatzea eta laguntzea.

Bereziki haurrei eta nerabeei eragiten dieten gizarte-defizitak prebenitzea eta arintzea.


Euskal Autonomia Erkidegoan adingabeei ezarritako neurri judizialak betetzeko egoitza-harrera.

Honako printzipio hauek aplikatzea: berehalakotasuna, gutxieneko esku-hartzea, adingabearen interesa, justizia leheneratzailea, zehapenik gabeko esku-hartzea


Babesgabetasun larrian edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babestea.

Haur eta nerabeentzako egoitza-ingurunean arreta integrala ematea, baldin eta haur eta nerabe horien premia materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak ezin badira bete, aldi baterako behintzat, beren familian bertan.

Banakako esku-hartzea, taldekoa, familiakoa, prestakuntzakoa eta lanekoa, eta kanpora laguntzeko esku-hartzea eguneko zentroetan.


Egoitza-harrera eta eguneko zentroa bazterkeria- eta marjinazio-egoeran, gizarte-bazterkeriako egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonentzat.

Berehalako harrera eta indarkeria matxistaren biktimentzako eguneko zentroa.

Unibertsaltasuna, berdintasuna eta ekitatea, hurbiltasuna, prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa, arreta pertsonalizatua eta integrala eta arretaren jarraitutasuna.

Esku-hartzeen diziplinarteko izaera.

IRSE-EBIren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana