Aurten ere, IRSE-EBIk ‘Udazkeneko ginkana’ txapelketa antolatuko du azaroan zehar
Euskadiko Bergizarteratze Institutuak, IRSE-EBIk, ‘Udazkeneko ginkana’ txapelketa antolatu du aurten ere. Azaro osoan zehar garatuko den bigarren edizio honetan parte hartu nahi duten taldeek izen original bat aukeratu beharko dute izen-ematea egin aurretik. Ondoren, hilabeteko lau astelehenetan hiru galdera aurkituko dutuzte Euskararen Txokoan eta, hauek, aste bakoitzeko osteguneko 14:30ak baino lehen erantzun beharko dituzte. Erantzun on bakoitzaren truke puntu bat jasoko dute eta, behin azaroa bukatuta, puntu gehien bildu dituen taldea izango da sari potente baten garailea eta hau Euskararen Egunean banatuko da, abenduaren 3an. Talde bat baino gehiagoren artean puntu berdinketa egotekotan, antolakuntzak talde hauen arteko zozketa egingo da. Aurreko edizioan, EISE Otxarkoaga zentroko lankideek osatutako taldea izan zen jarduera honetako garailea, sagardoa, eztia, gazta eta bestelako kalitate handiko produktuz jositako otzara bat eskuratuta.