Bere Berdintasun batzordearen bitartez, IRSE-EBIk martxoaren 8aren inguruko adierazpien bat onartu du
Euskadiko Birgizarteratze Institutuak (IRSE-EBI) Emakumeen Nazioarteko Egunaren (M8) aldarrikapenetan parte hartu nahi du. Horretarako, intersekzionalitatean jarri nahi dugu arreta, berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiteko daukagun konpromisoa islatzeko, eta gizarte feminista, hau da, inklusiboa, eraikitzeko eta indartzeko.
Beste urte batez, ezinbestekoa da egunez egun berdintasunaren alde borrokatzen diren pertsona, erakunde sozial eta politikoen konpromisoa agerian jartzea. Gizarte berdinzaleago baten alde lan egiteko, eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkerien prebentzioan eragina izateko, herritar guztien ahaleginak batu behar dira; guztiok gara baliagarriak, eta denok egiten dugu gure ekarpentxoa, berdintasunezko mundu bat, indarkeria matxistarik gabea, sortzeko.