Eusko Jaurlaritzak IRSE-EBI onura publikoko erakunde izendatu du
Abenduaren 28ko 259/2021 Dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak IRSE-EBIren onura publikoa aitortzen dute, bere lanaren bidez interes orokorra sustatzen laguntzeagatik: “Testuinguru soziosanitario, psikologiko eta juridikoetan programa eta proiektu publikoak garatzen eta kudeatzen ditu, bai eta gizarte-kalteberatasuneko, bazterkeriako edo babesgabetasuneko egoeran dauden pertsonei eta bere familiei laguntzeko, tratatzeko eta gizarteratzeko programak ere. Hori guztia, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak sustatuz”.
Juan Luis Fuentes, IRSE-EBIko gerentea, oso pozik agertu da adierazpen honekin: “Albiste bikaina da gure erakundearentzat, 30 urte baino gehiagotik egiten duen lanaren aintzatespena delako. Eskerrik asko langile guztiei hau posible egiteagatik”.