IRSE bere Mugikortasun Iraunkorrerako Plana diseinatzen hasi da

17 Otsaila, 2021

Euskadiko Gizarte-birgaitzeratzeko Institutuak (IRSE-EBI) bere Mugikortasun Iraunkorrerako Planari forma ematen hasi da, motorezko ibilgailuak ordezkatzen dituzten garraiobideen erabilera sustatzeko bertoko langileen artean. “Orain dela 30 urte baino gehiago daramatzagu gure erabiltzaileen bizi kalitatea eta, aldi berean gure ingurua eta gizartea hobetzearen alde. Arlo honetan aurreranzko pauso bat eman nahi dugu, gure influentzia areagotuta, gure langileen ongizatearen eta ingurumenaren aldeko apostua eginda”, adierazi zuten erakundetik.

Cycling Friendly Movility-ren eskutik, IRSE-k pauso txikiak eman nahi ditu osasungarriagoak, ekologikoagoak, ekonomikoagoak eta ziurragoak diren lekualdatze ohiturak ezartzeko, esate baterako bizikletaren erabilera sustatuta. Hasteko, instituzioak inkesta bate gin du bertoko langileen eguneroko mugikortasun ohiturak ezagutzeko euren lan-posturako bidean. Beste ekintza batzuen artean, IRSE-k bizikletentzako esekitokiak jarriko ditu eta, modu progresiboan, espero du honelako tresna gehiago ezartzen joatea, hauen erabilera sustatu eta, etorkizun batean, motore bidezko ibilgailuak ordezkatzeko.

Mugikortasun iraunkorraren abantailak

Bizikleta bezalako ibilgailuen erabilerak pertsona erabiltzaileak, entitatea eta ingurumenarentzako abantaila ugari dakartza, izan ere, osasuntsua, iraunkorra, erosoa, isila eta ekonomikoa den mugikortasun tresna bat da. Hala nola, bizikletaren erabilerak CO2aren igorpenen murrizketa nabarmena suposatzen du eta, era berean, lekualdatzeen gastuena, ‘in itinere’ istripuena eta lan-zentroen irisgarritasuna, langileen osasun-kardiobaskularra, puntualtasuna eta emankortasuna hobetzen ditu. Beste alde batetik, motorrezko ibilgailuen erabilera murrizteak hainbat onura suposa dezake, honek dakartzan ondorioak kontuan izanda: kutsaketa, gizarte- eta laneko-bazterketa, zarata, istripuak… Gaur egun, munduko petroleoaren %64a garraiora bideratzen da eta CO2 igorpenen %23a kaleko ibilgailuek ematen dute. Gainera, eguneroko lekualdatzeen %30a lan-postura biderakoak dira eta hauen %63a bidaiari bakarreko autoetan izaten da.