IRSE-EBIk, Euskararen eguna ospatzeko, Ulersaioak proiektua aurkezten du

3 Abendua, 2019

IRSE-EBIk, abenduaren 3an ospatzem den Euskararen Eguna dela eta, asteak daramatza garatzen Ulersaioak ekimena aurkeztu nahi du. Dinamika aitzindaria da, EMUN Koop. Elkartearen eskutik, Euskara Plana ezartzen eta garatzen laguntzen digu eta.

Bertan, dinamizatzaile bat eta lau eta zortzi pertsona arteko talde bat —oinarrizko euskara-maila dutenak, gehienetan— elkartzen dira mezu oso ulergarriak eta errazak erabiltzeko oinarrizko hiztegi batekin batera, modu intentsiboan. Horrela, hizkuntzaren hesia apurtzen saiatzen gara, euskara modu atseginean, gozoan, tentsiorik gabe eta giro babestuan hurbilduz.

Saioak lan-eremuan ohikoak diren mezuak ulertzeko dira, baina giro gidatuan. Dinamizatzaileak pertsonak denbora laburrean enpresa osatzen duen kolektiboaren mezu errazak ulertzeko gai izatea bilatzen du.

IRSE-EBItik eskerrak eman nahi dizkiegu dinamika aitzindari honetan parte hartu eta horretarako aukera eman dutenei. Zorionak, euskalduntzeko gure bidean pauso bat gehiago hurbiltzen digun esperientzia izan delako!