IRSE-EBIk Justizia Errestarutatibo buruzko prestakuntza-jardunaldiak eman ditu Batxilergoko ikasleentzat
Gure IRSE-EBIko kidea, Almudena Requejo, Eusko Jaurlaritzako Justizia Errestauratibo Zerbitzuko erraztailea, joan den otsailaren 19an Bilboko Kirikiño ikastolan izan zen, eta bi prestakuntza-jardunaldi eman zizkien Batxilergoko 1. mailako ikasleei, justizia Errestauratibori buruz.
Jardunaldi horietan, esku-hartzea euskara hutsean egin zen, eta azaldu zuen zer lan egiten duen Zerbitzuak auzibidera bideratutako gatazken ebazpen alternatiboaren esparruan, eta bi kasu praktiko azaldu zituen.
Formakuntza hau duela aste batzuk Angharad Díez gure lankideak Tartanga Institutuan eman zuenarekin bat dator.
Horrekin, IRSE-EBIk bizikidetzarako formula berriak ezartzeko lan egitearen alde dihardu, gizarteak prestakuntza-zentroen bidez egiten duen eskaerari erantzunez. Halaber, euskararen integrazioaren eta normalizazioaren aldeko apustua egiten du, bere lana zabaltzeko tresna gisa.