IRSE-EBIko profesionalek euren ‘Manual de psicoterapia de enlace Emocional Validante (VEV)’ liburua aurkeztu dut
Ángel Estalayo, Olga Rodríguez eta Juan Carlos Romero IRSE-EBIko profesionalek “Manual de psicoterapia de enlace Emocional Validante (VEV)” liburua aurkeztu zuten ekainaren 10ean Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan. Lan hau Raúl Gutiérrezekin (FAIM) batera idatzi zuten eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, IRSE-EBIk, Adingabeen Arreta Integralerako Fundazioak (FAIM) eta Hezkuntza-, Terapia- eta Gizarte-testuinguruetan Psikoterapia Garatzeko Elkarteak (ADP-CETS) finantzatuta egon zen.
Testuinguru hezigarri-terapeutikoan izandako esperientziatik abiatuta, IRSE-EBIko langileek testuinguru hezitzaile-terapeutiko sozialetarako esku-hartze eredu espezializatu bat proposatzen dute liburu honekin, eta aliantzaren garapen espezializatu bat planteatzen dute, laguntza-harremana baztertu ohi duten nerabe eta gazteekin lotura eraikiz, bai eta indarkeria, kontsumoak eta ihesak teknikoki ulertu eta landuz ere.