Jardunbide egokiak Europar Batasunean egindako delituen biktimei laguntzeko, informazioaren teknologiak aplikatuz
Iragan berri den urriaren 17an, IRSE-EBIko kidea Lourdes Lorentek nazioarteko mintegi batean parte hartu zuen, “Espainian ziberjustizia sustatzea, aldaketa kudeatuz eta datu estatistikoen bilketa hobetuz” (Europako Batzordea) proiektuaren esparruan, Justizia Ministerioak eta Europako Kontseiluak antolatuta. Lourdesek parte hartu zuen mintegian, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren mendeko Biktimaren Arretarako Zerbitzuaren koordinatzaile gisa.
Europako Batzordearen (EB) Egitura Erreformatzeko Laguntza Programak hautatu eta finantzatutako proiektu baten barruan, CEPEJk (Europako Kontseiluak) lagunduta, mintegiaren helburua Europar Batasunean egindako delituen biktimei laguntza ematearen arloko jardunbide egokiei buruzko ezagutza sustatzea zen. Halaber, Espainian dagoen egungo egoera azaltzea, beste herrialde batzuetako esperientzietan soilik zentratu gabe. Laguntza-zerbitzuen funtzionamenduari buruzko datu estatistikoak azaldu ziren baita ere.
Aurkezpenetan, bereziki, delituen biktimei emandako zerbitzuen eskuragarritasuna, eraginkortasuna, efizientzia eta kalitatea nola handitu aztertu zen, kudeaketa-tresna eta -teknika modernoak aplikatuz (informazioaren teknologiak). Ministerioak eta Europako Kontseiluak interes handia adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren Biktimaren Arretarako Zerbitzuan delituaren biktimei ematen zaien arreta-eredua lehen eskutik ezagutzeko.