Salto itzela eman da itzulpenak egiteko euskaratik gaztelaniara, eta, alderantziz, gaztelaniatik euskarara. Konplexuak izan daitezkeen testuak modu zuzenean itzultzen ditu, baina, KONTUZ, itzultzaile neuronalak itzulpen nahiko fidagarriak egin arren, ezinbestekoa da testu horiek gainbegiratzea eta zuzentzea.

Elhuyar Fundazioak elia.eus sistema dauka eta aldiro 100 hitz itzul daitezke.

Vicomtech enpresak https://www.batua.eus/batua.eus tramankulua jarri du interneten eta kolpe batean 1.000 hitz itzultzeko aukera dago.

Hirugarrena Eusko Jaurlaritzarena da, Vicomtech enpresak garatutakoa: https://www.euskadi.eus/itzuli/. 4.000 hitzeko itzulpena egin daiteke. Itzultzaileok orokorrak dira eta herritar ororen eskura daude.