Euskadiko
Birgizarteratze Institutua

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu. Gure helburua, berriz, prozesu judizialetan sartuta dauden eta zeinahi eratako delituen biktimak edo babesik gabeko edo bazterketa prozesuetan murgilduta dauden erabiltzaileen —adindunak zein adingabeak— bizi kalitatea hobetzea da.

Ingurune irekietan esku hartzearen aldeko apustua egin dugu, iruditzen baitzaigu garapen pertsonal eta sozialerako gune apropos eta egokia dela. Gainera, prebentzio eredu bat oinarri hartuta, babesgabe edo arriskuan dauden adingabeekin eta euren familiekin ere esku hartzen dugu.

Horretarako, geure programak garatzen ditugu eta erantzukizun publikoko proiektuak kudeatzen ditugu, gure erabiltzaileei diziplina anitzeko tratamendua eskaintzeko (psikologikoa, soziala, juridikoa, hezkuntzakoa eta lanekoa).

Pertsonei begira dagoen eredu baten bidez egiten dugu hori, hartzailearentzat hurbilekoa den esku hartzearekin, errespetutik, eta hura hartuz esku hartzeko ibilbidearen protagonistatzat, erakundearen balioa giza taldean ezartzen duen kudeaketa baten bidez, ikuspegi pertsonalizatu batetik gidatuz, eta IRSE proiektuarekin duen lotura sustatuz.