BEINKEk 10 urteko akonpainamendua ospatuko du Deustuko Unibertsitatean

2 Azaroa, 2026

BEINKE programa IRSE Euskadik garatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatzen du, Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. 10 urte bete ditu gizartean laguntzen eta esku hartzen. Ibilbide hau hirugarren sektoreko erakundeekin partekatu nahi dugu, eta baita hainbat eremu profesionaletan gizarte inklusiboago baten alde lan egiten duzuenekin ere. Ibilbide hau hirugarren sektoreko erakundeekin partekatu nahi dugu, eta baita hainbat eremu profesionaletan gizarte inklusiboago baten alde lan egiten duzuenekin ere.

Topaketa BEINKE Programaren ibilbideaz hausnartzeko, hamar urte hauetako ikaskuntzak partekatzeko eta lagun egitearen eta esku-hartze sozialaren etorkizuneko erronkei heltzeko gune bat izango da, familien eta gazteen esperientziek protagonismo berezia izango dutelarik.

Jardunaldiaren datuak

  • Data: 2026ko azaroaren 16a.
  • Lekua: Deustuko Unibertsitateko Garate aretoa.
  • Hasiera: 9:00etan.
  • Erakundeen itxiera eta etorkizunerako begirada: 16:30ean.

Esperientzia eta ikaskuntza partekatuen hamarkada

«Programa aitzindari baten 10 urte» izenburupean hasiko da jardunaldia, eta, ondoren, «Harremanen esku-hartzea eta eraldaketa soziala: orainaldirako ikaskuntzak» inaugurazio-mahaia.

Goizean zehar, BEINKE programaren bilakaera, eragina eta hamarkada honetan metatutako ikaskuntzak aztertuko dira. Halaber, sareko lanak osasun mentalaren, gizarte-ekintzaren eta laguntzaren artean duen garrantzia aztertuko da, eremu horietako profesionalen parte-hartzearekin.

Arratsaldean, «Bizitako esperientzia: lehen pertsonako ahotsak» saioek familiei eta gazteei protagonismoa emango diete, haien esperientziak eta ikuspegiak entzuteko espazio bat eskainiz.

Jardunaldiari amaiera emateko, erakundeen itxiera eta programaren eta esku-hartze sozialaren etorkizuneko erronkei begiratuko zaie.

Izen ematea eta egitarau osoa

IRSE-EBItik topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hausnarketak partekatzeko, esperientziak partekatzeko eta gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.

Izena emateko eta zure asistentzia erregistratzeko, sartu formulario honetan:

Ordutegi, saio eta parte-hartzaile guztiak kontsulta ditzakezu jarraian aurkituko duzun triptikoan.