IRSE-EBI Euskaraldiari ongi etorria ematen dio
2020ko Euskaraldia ate joka dugu, Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa, eta aurten, norbanako bezala parte hartzeko auke- raz gain, entitateek ere parte hartzeko aukera ere izango dugu Ariguneen bidez.
IRSE-EBIk aurtengo Euskaraldian parte hartuko du, hori dela eta, Euskara Batzordea ariguneak sortzeko lan betean dabil. Ariguneak Euskaraz aritzeko guneak dira, eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
Bi Arigune mota daude:
- Barne-ariguneak: kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira. Sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak izan daitezke. Ariguneetako kide bakoitzak erabakiko du Ahobizi edo belarriprest moduan parte hartu.
- Kanpo-ariguneak: Entitatean herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dute kanpo- arigunea, eta Belarriprest edo Ahobizi bat egongo dela bermatu behar dute; hau da, herritarrei zerbitzua uneoro euskaraz izatea ziurtatuko zaie.
IRSE-EBIko Euskara Batzordeak ari- gune batzuk identifikatu ditu dagoeneko eta gehiago identifikatzeko asmoa du. Irailean bilera bat egingo dugu zentro eta zerbitzu guztiekin Euskaraldiko Ariguneak identifikatzen laguntzeko.