

IRSE-EBI II. Nazioarteko Konferentzian izan da, ACORES, posterrak aurkezteko gunean, bi programarekin: IRSE GURASO eta IRSE ERRIBERA Eguneko Zentroa.
Joan den urriaren 3an eta 4an Oviedon Nazioarteko II. Konferentzia (ACORES) egin zen, izenburu honekin: Haurrak eta gazteak zaurgarritasun bereziarekin haurren babesean. Programa terapeutiko berritzaileen nazioarteko berrikuspena. IRSE-EBIren ordezkari gisa, Diego Andresek (IRSE ERRIBERA Eguneko Zentroa) eta Verónica Pérezek (IRSE GURASO Programa) parte hartu zuten, eta posterren gunean, zuzentzen dituzten programen esperientziak eta emaitzak aurkeztu zituzten.
Konferentzian, ebidentzian oinarritutako hainbat esku-hartze eredu eta programa partekatu ziren, mundu mailako hainbat herrialdetan (Estatu Batuak, Ingalaterra, Alemania) eta ikerketetan (Danimarka) garatzen ari direnak, baita nazio mailako esperientzia berritzaileak ere. Aurkeztutako esperientziak bat datoz IRSE-EBIk Babesari buruz garatutako ikuspegiarekin eta balioekin: familien protagonismoa beren prozesuetan, harremanetan oinarritutako laguntza-ereduak, beren eskumen eta beharretatik abiatuta, eta laguntzen ditugun adingabeen eta familien eskubideak bermatzen dituztenak.