IRSE-EBIko gure lankidea Nacho Martínez, Justizia Errestauratiboa Zerbitzuaren koordinatzailea, eta taldearen bideratzaileak, Angharad Díez eta Almudena Requejo, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan egon ziren pasa den asteartean. Han, Bitartekaritza Jardunaldien barnean,  lehenengo Zirkulu Errestauratiboari buruzko azalpen praktikoa egin zuten, eta azaldu zuten nola “arrakastatsu” baloratu zuten Zirkulua horretan parte hartu zuten alderdi guztiek.

Horrela adierazteko, prozesuan parte hartu zuten lagunen esperientziek eta testigantzek amaiera eman zioten heziketa-azalpenari.

Delituzko ekintzak biktimari eragindako kaltea erreparatzeko tresnen artean, indartsuentzat hartzen dira Zirkuluak. Izan ere, lehenengo zirkuluak garrantzi handiko aurrerapausuak dira penalezko eremu prozesalean, guztiz errestauratiboak diren tresnak ezartzera eta garatzera laguntzen baitute, eta gure erakundeak -Justizia-zerbitzuekin elkarlanean- kudeatzen dituen beste tresna errestauratibo batzuk garatzeko aukera ematen baitute.