Zertarako da beharrezkoa akonpainamendua arlo judizialean?

4/2015, apirilaren 27ko, delituaren biktimaren estatutuaren legearen aprobazioarekin, esplizituki jaso zen, biktimak sostengurako zein arreta egokirako eskubidea zutela prozedura penalaren baitan.

Biktimizazioa sufritu duen pertsona funtsezkoa da prozesuan eta horregaitik sistemaren barruan akonpainamendua era eraginkorrean egiteak onura asko ekartzen ditu. Akonpainamendua testuingurua ezagutuz eta tresna eta trebetasunez ornituta egiteak, sostengu emozionala ematea ahalbidetzen du baita prozesuaren barruan pertsona ahalik eta seguruen mantetzea.