Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak azken hiru hamarkadetan 55.000 pertsonari baino gehiagori sufrimendua gainditzen lagundu die

20 Maiatza, 2022

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Bilboko Justizia Jauregian izan da maniataren 19an, ostegunean, Justizia Zuzendaritzaren mendeko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrenaren ospakizunean. Artolazabal Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari Iñaki Subijanarekin egon da. Ospakizun honetan, jendeaurrean aitortu da Antonio José Perdices BLZko legelaria ekitaldi hunkigarri batean, bere inplikazioagatik eta konpromisoagatik.

“Hiru hamarkada daramatzagu biktimen alde lanean; harro nago horretaz”, esan du Artolazabal sailburuak.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua 1991n sortu zen, eta Estatuan mota horretako zerbitzuetan beteranoena da. 31 urte hauetan zehar, BLZko taldeak, Zuzenbide, Gizarte Lan, Psikologia eta Administrazioko profesionalek osatua, 55.000 biktima baino gehiago artatu ditu. Horientzat, sailburuak eskerrak eman dizkie “gure zerbitzuan konfiantza jartzeagatik”.

“BLZk laguntza profesionala ematen du sufrimendu paralizatzailea min jasangarri bihur dadin; sufrimentutik minera, bizitzen jarraitzeko, ahaztu gabe, baina zoriontasunaren bila etengabe aurrera egiteko. Sufrimendutik ateratzea eta bizitzeko gogoa berreskuratzea”, esan du Artolazabalek.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ere gogorarazi du Biktimari Laguntzeko Zerbitzua zerbitzu aitzindaria eta aurreratua dela, eta biktima izaera ezin dela “etiketa iraunkor” bihurtu. Puntu honetan, BLZk aktibo dituen programak aipatu ditu: “Genero-indarkeriaren biktimentzako akonpainamendu psikosozialeko programa, Zurekin espezializatuaren jatorrian dagoena; biktimizatuei esparru judizialean laguntza psikosoziala emateko programa, eta kartzelatik ateratzearen ondoriozko espetxe-komunikazioen programa”.

Artolazabalen hitzaldiaren amaieran, hau ziurtatu du: “BLZ gure politika publikoetarako funtsezko tresna berritzailea da, biktima gure arreta guztien erdigunean jartzen duena”.

Eider Hurtado kazetariak aurkeztu du Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 31. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Eider Hurtadok, aldi berean, De víctimas a supervivientes dokumentala zuzendu du, eta ETBk maniataren 19an eman du Aquí y Ahora programan.

Lan honetan, Hurtadok hainbat delituren (erasoak edo sexu-abusuak, besteak beste) biktimen testigantza jaso du, baita BLZko profesionalena ere, hala nola Lourdes Lorente Zerbitzuko kordinatzailearena eta Juan Luis Fuentes Irse erakundeko gerentearena. “BLZ doako eta borondatezko zerbitzu unibertsala da, eta delituren baten biktima izan diren edo sentitu duten pertsonei informazioa, laguntza, orientazioa eta arreta ematen die. Egoera horrek zaurgarritasun-egoeran jar ditzake”, azaldu dute profesionalek.

2021eko datuak

Iaz, BLZko profesional-taldeak 1609 biktima berri hartu zituen, eta dagoeneko hasitako 1220 espedienteei gehitu zitzaizkien, guztira 2829 biktima artatu arte; horietatik, 2412 emakumeak ziren eta 417 gizonak.

La SER irratiko LA VENTANA EUSKADI programaren saio bere zia, Bilboko Justizia Jauregitik