Prestakuntza
Eskaintza

IRSE-EBIk, era berean, gizartearen zerbitzura jartzen du hainbat eta hainbat urtetako esperientziaren bidez metatutako ezagutza guztia, arlo eta esparru ugaritako prestakuntza eta gainbegiratze lanaren bidez.

Eredu eraikitzailea aplikatzen du, ezagutzari ateak irekitzen dizkiona. Hala, bere programak zenbait gizarte eragileri zuzendutakoak dira; esaterako, irakaskuntza arautuko zein arautu gabeko zentroak, enpresak, erakundeak, osasun zentroak eta elkargo profesionalak. Horietan guztietan, prestakuntza eta gainbegiratze ereduaren helburua da, hain justu, kontzientzia harraraztea, sentsibilizatzea eta heztea, bai eta gaur egungo gizartean aplika daitezkeen elkarreraginezko patroi on eta egokiak garatzea ere.

 

IRSE-EBIn prestakuntza eta gainbegiratze lana eskaintzen dugu jardunaldien, mintegien, tailerren eta hainbat arazori buruzko ikastaroen bidez:

  • Familia bizitza eta laneko jarduera uztartzea
  • Harreman eredu berriak sustatzea
  • Genero indarkeriarekin edo laneko jazarpenarekin zerikusia dutenak detektatzea eta esku hartzea
  • Gazte eta nerabeekin esku hartzeko ereduak
  • Biktimizazio eta emakumeen aurkako indarkeria egoeratan esku hartzea
  • Hezkuntza arloan esku hartzeko ereduak, izan adingabe edo nerabeekin, izan euren senitartekoekin
  • Autoestimua eta segurtasuna
  • Gatazkak konpontzea
  • Lidergoa eta taldeko lana
  • Erabakiak hartzea