Pertsonei
begira dagoen eredua

IRSE-EBIren zeregina diziplina anitzeko ikuspegitik gauzatzen da: gizarte lanaren, zuzenbidearen, psikologiaren eta gizarte hezkuntzaren arloko profesionalek osatzen dute Institutuan lan egiten duten teknikarien taldea, eta administrazioko langileen laguntza ere badute.

Proiektu bakoitzean, pertsona bakoitza ardatz hartuta, IRSE-EBIn diziplinartekotasunaren alde egiten dugu metodologia gisa: talde lana eta koordinazioa kontzeptuak gainditzen dituen lanketa.

Ereduak pertsonei begiratzen die:

  • Hartzailearengandik hurbil dagoen esku hartzea eginda, errespetutik, eta hura hartuz esku hartzeko ibilbidearen protagonistatzat.
  • Erakundearen balioa giza taldean ezartzen duen kudeaketa batekin, eta IRSE-EBI proiektuarekin duen lotura sustatuz.

IRSE-EBIk metodologia propioarekin sortu eta garatutako programetatik igaro ondoren, arreta jaso duten pertsonek euren trebetasunak hobetu dituzte, autonomia pertsonalaren maila handiagoa lortzeko bidean.

Lantalde profesionaletako kideok erreferentziazko zerbitzu eta programekin daukagu lotura, eta proiektu guztietan parte hartzen dugu.