IRSE-EBIren Aramaioko Txema Fínez Hezkuntza Zentroko erabiltzaileek Arabako Padel Zirkuituko garaikurrak egin dituzte zurgintza tailerrean. Gazteek sortutako trofeoek izandako arrakasta ikusita, Arabako padel Federakundeak eta Caja Ruralek IRSE-EBIrekin akordioa sinatu dute aurtengo 14 frogatako garaikurrak bertoko erabiltzaileek egiteko, Caja Ruralek finantziatuta proiektua.

Honegatik, IRSE-EBI oso pozik azaldu zen, izan ere, honelako akordioek lan-munduko txertatzearen aldeko enpresa baten sorreraren ideia hurbildu dezake. Horrenbestez, proiektu honek eragin baikorra dauka arlo desberdinetan; esate baterako, Txema Fínez zentroan garaikurrak sortzen dituzten gazteen trebetasunak garatzen ditu, euren lan-munduan txertatzea erraztuta eta, bestalde, euren familia-egoera hobetuta, beste gauza askoren artean.