Euskadiko Bergizarteratze Institutua, IRSE-EBI, Mugikortasun Jasangarrirako Plan bat diseinatzeko lanetan ari da Cycling Friendly Movility-rekin batera.Horretarako, entitateak ikerketa bat egin du bere langileen artean euren eguneroko ohiturak ezagutzeko lanera joateko orduan eta, gainera, ingurumenaren eta ekintza osasuntsuen aldako jarrerak nola sustatu ezagutzeko. Galdeketan jasotako emaitzen arabera, IRSE-EBIko langileen %62a bizikleta garraiobide bezala erabiltzearen alde azaltzen dira; %13,5ak egunero erabiliko lukeela adierazita eta gainontzeko %48,6ak beste ibilgailu batekin uztartuko lukeela.

Gaur egun, eta nahiz eta jende asko bizikletan doan lanera, langileen gehiengoak bere auto partikularra erabiltzea erabakitzen dute. IRSE-EBIk egindako inkestak jasotako emaitzen arabera, ohitura hau berdindu ahalko litzateke hiriak bizikleta bideen azpiegitura hobea eta bizikletak modu ziurrean aparkatzeko gunea gehiago izanez gero.

Partehartze prozesu honetan jasotako datuek argi islatzen dute IRSE-EBIko langileek ingurumenarekin eta osasunaren hobetzearekin daukaten konpromisoa, izan ere, pertsona gehienek bi aspektu hauek adierazi zituzten ohitura aldaketa hauek aldatzeko lanera joateko orduan. Oso aspektu azpimarragarria, kontuan izanda IRSE-EBI.

Ikusi emaitzak