Irailaren 1ean hasita, Azpeitian, Arrasaten eta Urretxun kokaturiko gizarte babesgabetasuneko egoeran dauden adingabeentzako egoitza-zentroak IRSE-EBIren sarean sartu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe. Dagoeneko, lurraldean antzeko hainbat egoitza-baliabide kudeatzen ditu IRSE-EBIk.

Azpeitiko egoitza, Oinarrizko Programakoa da, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei arreta integrala ematen die, bi sexuetakoak eta haien jatorria edozein dela ere. Arrasateko eta Urretxuko baliabideak, bestalde, Oinarrizko Programaren barruko egoitza-baliabideak dira, eta 13-17 urteko nerabeei arreta integrala eskaintzea dute helburu.

Hiru zentrotan lan egiten duzuen guztioi: ongi etorriak!

Inkorporazio berri horiek direla medio, IRSE-EBIk erronka eta konpromiso berriak bere gain hartzeko borondatea berretsi du, betiko intentsitate eta gaitasun berarekin, baita osasun-krisiaren garaian ere.