IRSE-EBIk Deustun daukan lan-zentroko erabiltzaileek Soinu-Eko garatu dute Beinke Proiektuaren bitartez – Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze Zerbitzuak eta IRSE-EBIk kudatutakoa – , inguruko enpresek baztertutako egurrari bigarren bizitza bat emateko eta hau telefono mugikorrerako soinu-anplifikadore natural bihurtzeko.

Beinke Proiektuak ekimen hau Teresa Laespadaren aurrean aurkeztu zuen, izan ere, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Foru Diputatuak inguruko enpresek emandako palet-etatik bilketa, sailkaketa, desmuntaketa eta manipulazio prozesu baten bidez eskuratutako egur jasangarriarekin bozgorailuak sortzeaz arduratu diren gazteak lehen pertsonak ezagutzeko aukera izan zuen. Foru Diputatuak erabiltzaileek gailu hau sortzeko izan duten jarrera goraipatu zuen: “Oso pozgarria da eurak ikusi eta entzutea. Bozgorailu hau egur-zati bat baino gehiago da, inklusioaren aldeko lanaren eta gazte hauen duintasunaren eredua da”.

Ekimen honek hondakinak eta ingurumen-aztarna murrizteko konpromiso soziala bilatzen du etengabe, erantzun sortzailea eta funtzionala emanda.