2014an sortu zenetik, IRSE-EBIko Berdintasun arloak ‘BERDINAK’ bloga erabili du genero-berdintasunaren arloan hainbat baliabide emateko. Plataforma honetara bertaratzen direnek feminismoarekin zerikusia duten era guztietako nobedadeak aurkitu ahal izango dituzte: albisteak, hausnarketak, multimedia baliabideak, hainbat ekitaldiri buruzko informazioa, erakusketak eta abar. Horren guztiaren helburua da herritarrak, IRSE-EBIren erabiltzaileak eta haien profesionalak kontzientziatzea sektore desberdinetako gizonengan eta emakumeengan oraindik dagoen arrakalaz eta egoera hori leheneratzearen garrantziaz. Halaber, ‘BERDINAK’ saiora bertaratzen direnek emakume nabarmenei eta haien lorpenei buruzko istorioak ezagutzeko aukera izango dute. Hori guztia errespetuzko eta bizikidetzako espazio batean.

https://berdinak.blogspot.com/2021/05/habilidades-sociales.html