EISE Otxarkoaga zentroko taldea izan da 2020ko Euskaraldiko euskal ginkanaren irabazlea. Partaideen artean erantzun zuzen gehien izan dituzten taldea izateagatik, bigarren sailkatuarekin berdinketa haustea jokatu ondoren eta, horregatik, euskal produktuz jositako otzara jaso du garaileak.
Euskaraldia zela eta, IRSE-EBIk ekimen hau antolatu zuen bere zentroetako langileen artean euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko helburuarekin. Lau astetan zehar, partaideek Euskararen Txokoan argitaratutako galderak erantzun zituzten taldeka saski hau eskuratu ahal izateko