‘EUSTREBE’ zerbitzua, zure euskerazko idazkera-maila hobetzeko prest

29 Iraila, 2020

Jadanik, IRSE-EBIko langileriak badauka bere euskarazko idazkera hobetzeko aukera ‘EUSTREBE’ tresnari esker. Formakuntza programa berri honek erabiltzaileen gaitasunak lantzen ditu, on-line formatuan, testu eta idazkien puntuazio, koherentzia, zehaztasun edota zuzentasuna hobetzeko ariketak eginda. Tresna hau eskuragarri dago jada Euskara Txokoan eta, erabiltzaileen profilari dagokionez, B2 mailatik gora dauketenei dago zuzenduta. Guztira, ikastaroak bi hilabeteko iraupena dauka, guztira 16 ordukoa. Astean behin, erabiltzaileek idazteko gomendioak jasotzen dituzte eta, gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko zenbait ariketa. Jarduera horiek automatikoki zuzentzen dira, horrenbestez, erabiltzaileek unean ikusi ahalko dituzte beren akatsak, hauek zuzendu ahall izateko.