Gipuzkoako Foru Aldundia ‘Benetako besarkadak’ kanpaina zabaltzen ari da, ezaugarri eta behar bereziak dituzten neska-mutilen familia harrera espezializatura animatzeko. Agintzarik kudeatzen duen programa baten barruan dago kanpaina, eta gaur egun harrera-zentroetan bizi diren neska-mutilentzat familia harrera bilatzen du.

Zehazki, 10 familia edo/eta pertsonen beharra dago familia harrera espezializatu horietarako, eta ahalik eta hedapen handiena nahi dute erronka sozial horri ekiteko.

Bilatzen diren familiek aurretiko prestakuntza behar dute, diplomatura, lizentziatura edo gradua, osasun-arloko bi urteko lanbide-esperientzia eta prestakuntza espezifikoa izatea, harrerak behar duen ardura garatzen lagun diezaieten. Familia guztiek, eguneroko sustapen instituzionala jasoko dute, eta baita edozein zalantzarako 24 orduko telefonoa ere,