'Haurdanik' aldizkariak -Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkarteak (AVAIM) argitaratuta-, zaintza partekatua ardatz duen bere 40. alean, Almudena Requejo eta José Ignacio Martínez Ruiz IRSE-EBIko bi langileek idatzitako artikuluak argitaratu ditu.
Azaroan, familia-erregimen horren alde on eta txarrak aztertu zituen jardunaldi batean hartu zuten parte Requejok eta Martínez Ruizek, eta horren alde nabarmenenak jorratzen dituzte orain artikuluotan.