IRSE-EBIk parte hartu du gaur, Iruñean ospatzen ari diren Bitartekaritzari buruzko Nazioarteko Astearen jardunaldietan. 11: 20ean, Justizia leheneratzailearen Zerbitzuko taldeko Maite Nuevo eta Sofía Escobar gure lankideek hitzaldi bat egin dute, Justizia leheneratzailearen eta Justizia Terapeutikoaren esparruan dugun esperientzia eta filosofia azaltzeko; konkretuki, arlo intrajudizialean gertatzen diren familia-gatazketan. Hori guztia, ikuspegi praktiko eta diziplinarteko batetik (ikuspegi psikologikoa eta juridikoa). Zorionak, lagunak!

Jardunaldiak urtarrilaren 21ean itxiko dituzte Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendariak eta Justiziako kontseilariak, eta baita Justiziako ministroak ere. Horrek agerian uzten du gatazkak konpontzeko sistema alternatiboek erakundeen babesa dutela.

Bitartekaritzari buruzko Nazioarteko astea