Joan den ekainaren 28an, asteartea, Euskadiko Porbrezia eta Giza Bazterketaren Aurako Europar Sarearen, EAPNren ohiko batzarra egin zen. Bertan, gai-zerrendako puntuetako bat IRSE-EBI Euskadi sareari lotutako erakunde gisa sartzea onartu zen. EAPN Euskadiren egitekoa da pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokan inplikatuta dauden Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeak elkartzea, Sarean lan egiteko prest daudenak, koordinatzeko eta esperientziak trukatzeko. Misio hori lortzeko, EAPN Euskadi Sarea Estatuko Sarearekin eta, beraz, Europako Sarearekin lotuta dago, eta sare horrekin helburuak eta metodologiak partekatzen ditu eta bere jardueretan parte hartzen du.

IRSE-EBI Euskadirentzat pribilegio handia da sare hori osatzen duten erakundeen misioa eta balioak partekatzea, eta lanerako eta etorkizuneko konpromisorako erronka bat da, zeinetan sinetsita baikaude ekarpenak egin eta ikas ditzakegula hasten dugun bide horretan.

http://www.eapneuskadi.org/eu-eapn_euskadi