Urte berria iristearekin batera, Euskadiko Birgizarteratze Institutuak bulego nagusi berria estreinatu du Bilbon, aurrekoaren ondoan, Rekalde zumarkaleko 27. zenbakiko hirugarren solairuan. Egoitza zabalagoa, elkartearen zerbitzu orokorrak hartzeaz gain, jarduera eta zerbitzu berriak hartzeko aukera emango duena. Horretarako, hainbat bilera-gela, prestakuntza-gela, bulego berriak eta espazio zabal gardenak ditu, zerbitzu eta baliabideen artean esperientziak partekatzeko. Nahi duzunean bisitatzera animatzen zaitugu! Zure zain gaude!