.

Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak antolaturiko ekimena 2022ko apirilaren 29an izango da, Barakaldoko Justizia Jauregian. Ignacio José Subijana Zunzunegui jaunak aurkeztu (Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria), eta Susana Lestón Piñero andreak bideratuko du (Barakaldoko Barruti Judizialeko magistratu dekanoa)

Jardunaldia prestakuntza eta azterketa gune bat izango da, eragile juridikoen (epailetza, fiskaltza eta abokatutza) eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Errestauratibo Zerbitzuaren ikuspegitik. Justizia Errestauratiboaren eta Familia Bitartekaritzaren printzipio, protokolo eta praktikei buruz arituko dira, eta gure sistema prozesalean duten aplikazioa eta eragina aztertuz.
Angharad Díez gure lankideak, Justizia Errestauratiboko Zerbitzuaren bideratzaileak, eta Nacho Martínezek, Zerbitzu horren koordinatzaileak, topaketa honetan parte hartuko dute.

Topaketa hori Euskadiko barruti judizial nagusietan (Barakaldaldo, Bilbo, Donostia eta Gasteiz) egingo den lauren artean lehena izango da. Maiatzaren 20an Gasteizen eta ekainaren 3an, Bilbon izango dira. Donostiako data berriz, zehaztugabe dago oraindik.