Atzo jaso genuen Jon Onaindia Ormaeche lankidearen heriotzaren berri tristea. Urte batzuk gaixotasunaren aurka borrokatu ondoren, Jonek hutsune zail bat utzi digu. Azken uneetan, bere agur kontzientean, izan duen sendotasunak, berak zuen kemena eta maitasuna islatzen ditu. Berarekin lan egin dugunok oso une onak eta latz batzuk partekatu ditugu. Denenei aurre egitea lortu zuen, ahalik eta sendotasunik handienarekin. Bere galeraren tristurak hitzik gabe uzten gaitu. Faltan botako dugu. Kontsolamendua Leyre bikotekidearengana eta bere familiarengana iristea espero dugu, gaur denok egiten dugu negar haren galeraz.