Bizkaia Aretoko Mitxelena entzuntegiak auzitegi arloko lan eta psikoterapiaren aspektu desberdinak aztertuko dituen nazioarteko mintegi bat jasoko du apirilaren 22an, 13 profesional jasoko dituen ekitaldi batean eta hurrengo erakundeek antolatuta: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea (Osakidetza), Euskadiko Gizarteratze Institutua (IRSE-EBI), OME-AEN Osasun Mentaleko eta Psikiatria Komunitarioko Elkartea, KideOn, Gizarte- eta Heziketa-inklusioa, Eusko Jaurlaritzako finkatutako ikerketa taldea eta Auzitegi Psikoterapiaren Nazioarteko Elkartea (IAFP). Partehartzaileen artean, azpimarratu beharrekoa da Estela Welldon, Emma Went eta Francesco Spadaro-ren presentzia, Nazioarteko Auzitegi Psikoterapiaren Elkarteko kideak direnak, izan ere, euren esperientzia luzetik sakonean aztertuko dute auzitegi-arloa.

Mintegi hau hain zabala den auzitegi-lanaren mundua aztertu eta honen inguruan eztabaidatzeko helburuarekin jorratuko da, mahai gainean gai honek pertsona zigortuak edo kartzelan dauden eta gaixotasun mentalak dituztenak tratatzean daukan ahalmena jarrita. Gainera, nazio- eta nazioarteko-mailako ikerketak ere aztertuko dira. Partehartzaileek euren esperientziak erakutsiko dituzte auzitegi-interbentzioen inguruan egindako ekintza onak identifikatu ahal izateko.

Bestalde, izen handiko pertsona partaideek sakontasunean aztertu ahal izango dituzte arlo honetako erronka berriak, proposamenak eta komunitate- eta diziplinarteko-interbentzioen potentziala eta, gainera, Londreseko Auzitegi Psikoterapiaren Nazioarteko Elkartea eta honek egindako ekarpenak ezagutarazi ahalko dituzte.

Psikiatria, psikologia, heziketa eta gizarte langintza, unibertsitate-irakaskuntza eta auzitegi munduko langileei zuzenduta dago mintegi hau.

Kontuan izanda egungo osasun-egoera, mintegia modu presentzialean, 100 pertsonako gehiengo edukierarekin, eta telematikoan ospatuko da. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da apirilaren 17a baino lehen egitea izen-ematea, hurrengo estekaren bidez: www.ehu.eus/es/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea.

Batzorde Zientifiko Antolatzailea: Israel Alonso (UPV/EHU), Elida Grande (Osakidetza), Leire García (Osakidetza), Laura Uriarte (Osakidetza), Cristina Castrillo (Osakidetza), Lourdes Lorente (IRSE-EBI), Ángel Estalayo (IRSE-EBI), Juan Luis Fuentes (IRSE-EBI), Katya Orrell (International Association for Forensic Psychotherapy), Emma Went (International Association for Forensic Psychotherapy), Nahia Idoiaga (UPV/EHU), Naiara Ozamiz (UPV/EHU) y Larraitz Zmueta (UPV/EHU).

Esteka interesgarriak:
Mintegiko eskuorria
Izena-matea