Euskadiko Birgizarteratze Institutoa-k (IRSE-EBI) Yale University School of Medicinerekin eta Yale Child Study Centerrekin batera “Tratamiento Basado en la Mentalización para niños y niñas” formazioa antolatu du. Formazioa azaroaren 18, 19 eta 20ean izango da, eta Norka Malberg psikoterapeuta izango du hizlari.

Norka Malbergpsikoterapia eredu horren 5 sortzaileko bat da, beste hauekin batera: Kanadiako Laval Unibertsitatea,  Holandako Jutters Zentroa, Suediako Erica Fundazioa, Erresuma Batuko Anna Freuden Bikaintasun Zentrua eta New Haven-go Yale Child Study Center. Eredu horrek laguntzen du umeak bere burua eta emozioak ulertzeko gaitasuna garatzen, bai eta besteen buruak ulertarazten ere.

Programa Bilboko Hotel Gran Bilbao-n izango da, eta Yale Child Study Center eta Londreseko Anna Freud Zentruaren bermea du. Jardunaldian ondorengo gaiak landuko dira: Mentalizazioaren garapenaren oinarri teorikoak, haurtzaroaren ohiko zailtasun eta arazoak, haurraren mentalizazioaren gaitasunaren ebaluaketa eta gurasoen mentalizazioaren garrantzia.

Jardunaldian Haurren Mentalizazioan oinarrituriko Terapiaereduari buruzko formakuntza emango da, teknika ezberdinak aztertuz eta haurren eta gurasoen kasu klinikoak landuz. Horrez gain, parte hartzaileek, bideoak eta roll-playen bidez, teknikak praktikan jartzeko aukera izango dute, psikoterapia eredu honek proposatzen duen prozesu guztiaren ikuspegi osoa lortzeko.

Formakuntza honen prezioa 550 eurokoa da eta gazteleraz izango da. Parte-hartzaileek ziurtagiri bat jasoko dute, Londresko Anna Freud Zentruak ematen duen praktikatzaile ziurtagiriaren oinarrizko maila egiaztatzen duena.

Izen-ematea zabalik dago eta jornadas@irse-ebi.org helbidera idatzita egin behar dira.